ANIMSAren 79. buletina                                                                                                                                     Ver Vesión Web

logo ANIMSA
ganador_concurso2.jpg

                                                    Elsa Jaso Sorbet, 7 urte

 

ANIMSAk Gabon zoriontsuak eta urte berri on bat opa dizkizue!


2021ari agur esateko, eskerrak eman nahi dizkizuegu ANIMSAren parte zareten guztiei, hilabete hain ezohiko hauetan eman diguzuen laguntzagatik eta konfiantzagatik. Energiaz eta positibotasunez egingo diogu aurre urte berriari; motibazioz beteta gatoz Nafarroako toki-erakundeekin batera (gure izateko arrazoia) lanean eta hazten jarraitzeko. 

 2022ak osasuna eta proiektu handiak ekar ditzala!

 

>>Argazkian, ANIMSAren Gabonetako Txartelen Haurrentzako V. Lehiaketako marrazki irabazlea. Egilea: Elsa Jaso Sorbet (7 urte). 

aulaANIMSA.JPG

Online trebakuntzako plataforma eguneratu dugu  

Hobekuntza horren helburua da zerbitzuaren erabilgarritasuna hobetzea, nabigazioa erraztea eta informazioa errazago atzitzea. 

Informazio gehiago

AnaTurrillas.jpg

Administrazio elektronikoari buruzko webinarrak ANIMSAn

Prestakuntza-saio horiei esker, eraginkortasun handiagoz jarri dira abian ezarritako soluzioak.


Informazio gehiago

jomcal4.jpg

ANIMSA, hizlari Málagako JOMCAL jardunaldietan

Aplikazioetako zuzendari Eduardo Tuñónek ENS ziurtapen bikoitza lortzeko ANIMSAk bizi izandako esperientzia azaldu zuen GT3-n.  

 

Informazio gehiago

IMG_20211027_173522215_HDR.jpg

NUPen Enplegu Azokan parte hartu dugu

Profil desberdinetako unibertsitate-ikasleak gure standera etorri ziren, ANIMSAk eskaintzen dituen lanerako eta garapen profesionalerako aukerei buruz galdetzeko.  

 

Informazio gehiago

ANIMSA HEDABIDEETAN

noticia_Diario_de_Navarra.PNG

Diario de Navarra, azaroaren 28a, igandea

>> Egin klik hemen albiste osoa ikusteko

GAUR GUREKIN SOLASEAN…

Joaquín Sagüés, ANIMSAren kudeatzailea

“Aurten, nota onarekin bete ditugu ezarritako helburuak”

2021a oso urte positiboa izan da ANIMSArentzat, pandemiak eragindako zailtasunak gorabehera, bere aurrekontu-helburuak bete baititu eta ekintza garrantzitsuak gauzatu baititu administrazio elektronikoaren eta zibersegurtasunaren arloan. Haren kudeatzaile Joaquín Sagüésekin egin dugu amaitzera doan urte honen balantzea.

Irakurri elkarrizketa osoa hemen.

joaquín.jpg

BESTE ALBISTE INTERESGARRI BATZUK

fnmc.jpg

Nafarroa osoak abiadura handiko Internet izango du 2025ean  

Hala esan die Telekomunikazioetako eta Azpiegitura Digitaletako estatu-idazkari Roberto Sánchezek udalei Espainiako Gobernuaren Azpiegitura Digitalen Planaren aurkezpenean.


Informazio gehiago

ciberseguridad.jpg

Ziberdelinkuentzia: milioikako iruzurrak Nafarroako enpresei 

2021ean, iruzur horiek 1.000 eta 100.000 euro artekoak izan dira, eta agerian jartzen dute enpresetan eta administrazioetan zibersegurtasunarekin erlazionatutako politika egoki bat aplikatzearen garrantzia. 

Informazio gehiago

computer-1185637_640_(1).jpg

Internauten % 72,7 administrazio publikoekin interakzioan aritu dira Internet bidez azken hamabi hilabeteetan

Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) egindako azterlan baten arabera, portzentaje hori 16 eta 74 urte bitarteko herritarren % 68,7 da, eta 5,8 puntu handiagoa da 2020ko datuekin alderatuta. 

 

Informazio gehiago

Ayuntamiento-Leganes_(2).jpg

Leganéseko udal-zerbitzuak, sistema osoari eragin zion zibereraso baten biktima 

2021ean zibereraso gehiago jasan dituzte udal-zerbitzuek. Era horretako delinkuentziak gora egiteak agerian jartzen du beharrezkoa dela zibersegurtasunean inbertitzea.

 

Informazio gehiago

qué_hacer_si_eres_víctima_de_un_fraude.JPG

Badakizu zer egin iruzur baten biktima baldin bazara?

Ustez iruzur baten biktima izan bazara, Internautaren Segurtasun Bulegoak egindako infografia honetan zalantzak argitzeko informazio guztia aurkituko duzu.

Jarraitu dagokion bideari eta, zer gertatu zaizun, ikusi zein den jokatzeko modurik onena. 

Izan ere, ez da ahaztu behar, adituek dioten bezala, Internet bidezko iruzurrek nabarmen egin dutela gora, eta Espainia ziberdelinkuentzia-eraso gehien dituen Europako hirugarren herrialdea dela (alegia, batez beste 40.000 kasu egunean).

Oro har, datuak ere beldurgarriak dira: biktima berri bat dago 10 segundoz behin. 

 


 

 

 




Egin klik hemen infografia ikusteko.

ROBO.jpg

Internautaren Segurtasun Bulegoak Interneten hautemandako azken iruzurrei buruz bidalitako abisuak

2021eko abendua Man in the middle: doako wifi-sareetara konektatzearen arriskuak  >>info gehiago

2021eko abendua Iruzur-estrategia berri bat hauteman da Bizum bidez: dirua eskatzen da, bidali ordez  >>info gehiago

2021eko abendua Smishing-a DHLren izenean, gailura malwarea deskargatzen duena  >>info gehiago

2021eko abendua “Atxikitako maletaren” iruzurrak berriro eragin die erabiltzaileei  >>info gehiago

 
           SARE ZUZENA  PRESTATU ZURE ESKAINTZA ADMINISTRAZIO ELEKTRONIKOA

Buletin hau gehiago jaso nahi ez baduzu, egin klik hemen harpidetza bertan behera uzteko.